Bideo dei bat egin
Maiz ikusten ez dituzun lagunak edo senideak al dituzu? Aurrez aurre txateatzeko,
zergatik ez saiatu bideo-dei batekin?
Telefonoa 39
Bideo-deiak sareko zerbitzua dira eta, bideo-deiak egin ahal izateko, 3G sarearen
estalduran egotea beharrezkoa da.
Eskuragarritasunari eta kostuei buruzko informazioa lortzeko, jo sareko zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Bideo-deietan bi parte-hartzaile egon daitezke soilik. Ahots- edo bideo-dei bat abian
denean, ezin da beste bideo-deirik egin.
Bideo-deiak kontaktuei egitea
1 Hautatu >
Kontaktuak
eta kontaktua.
2 Kontaktu-txartelean, hautatu
Bideo-deia
.
Besterik adierazi ezean, aurrealdean dagoen kamera bideo-deietan erabiliko da.
Bideo-deiak hasteak luze jo dezake.
Bideo-deia aktibatuta dago bi bideo ikusten dituzunean eta bozgorailutik soinua
entzuten duzunean. Deia jasotzen duen pertsonak bideoa bidali nahi ez badu,
deitzen duen pertsonaren ahotsa bakarrik entzungo duzu eta baliteke irudi bat
edo pantaila hutsik ikustea.
3 Bideo deia amaitzeko, sakatu amaitzeko tekla.
Bideo-deiak telefono-zenbakiei egitea
1 Hasierako pantailan, hautatu eta, ondoren, idatzi telefono-zenbakia.
2 Hautatu
>
Bideo-deia
.