Sarbide kodeak
PIN edo PIN2 kodeak
(4-8 digitu)
Horiek SIM txartela baimenik gabeko erabileraren aurka
babesten dute, edo zenbait eginbide atzitzeko beharrezkoak
dira.
Telefonoa ezar dezakezu PIN kodea eska dezan pizten
duzunean.
Kodeak txartelarekin batera ez badatoz, edo kodeak ahaztu
bazaizkizu, jarri zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan.
Kodea hiru aldiz jarraian oker idatziz gero, kodea desblokeatu
behar duzu PUK edo PUK2 kodearekin.
PUK edo PUK2
kodeak
(8 digitu)
Blokeatutako PIN eta PIN2 kodeak aldatzeko beharrezkoa da.
Kodeak SIM txartelarekin jaso ez badituzu, jarri zerbitzu-
-hornitzailearekin harremanetan.
IMEI zenbakia
(15 digitu)
Zenbaki hau sarean dauden baliozko telefonoak
identifikatzeko erabiltzen da. Adibidez, lapurtutako
122 Laguntza gehiago aurkitzea
telefonoak blokeatzeko ere erabil daiteke. Baliteke zenbakia
Nokia Care zerbitzuei ere eman behar izatea.
IMEI zenbakia ikusteko, markatu *#06#.
Blokeo-kodea
(segurtasun-kodea)
(gutxienez 4 digitu
edo karaktere)
Blokeo-kodeak telefonoa erabilera baimendu gabearen
kontra babesten lagunduko dizu.
Telefonoa konfigura dezakezu zerorrek zehaztutako blokeo-
-kodea eska dezan.
Kode berria ezkutuan, leku seguru batean eta telefonotik
urrun gorde.
Kodea ahazten baduzu eta telefonoa blokeatuta badago,
baliteke telefonoak baimendutako zerbitzuetara eraman
behar izatea. Kostu gehigarriak aplika daitezke, eta telefonoko
datu pertsonal guztiak ezaba daitezke.
Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Nokia Care gune
batera edo zerbitzu-hornitzailera.