Nokia C6 01 - Eskubide digitalen kudeaketa

background image

Eskubide digitalen kudeaketa
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun eta

legezko eskubideak, copyright eskubideak barne. Baliteke copyright babesak argazkiak, musika eta bestelako edukia

kopiatzen, aldatzen edo transferitzen ez uztea.

Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights Management) teknologia ezberdinak erabil

ditzakete, copyrightak barne, beraien jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen

ditu DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono honekin WM DRM 10 eta OMA DRM 2.0 bidez babestutako edukiak

ikus ditzakezu. DRM softwareren batek edukirik babesten ez badu, eduki honen jabeek DRM-en aurka babestutako edukira

sartzeko DRM software honek duen gaitasuna baliogabetzeko eskatzeko eskubidea dute. Honek DRMrekin babestutako

eduki hori zure telefonoan berritzea saihets dezake ere. DRM software hori baliogabetzeak ez du eraginik beste mota

batzuetako DRM-arekin babesturiko edo babestu gabeko edukiak erabiltzerakoan.

Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko zure

eskubideak azalduz.

Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, lizentzien eta edukiaren babeskopiak egiteko erabili Nokia Suite-ren

eginbidea.

Beste transmisio-metodo batzuk ez dute lizentziarik transferitzen, baina hau edukiarekin batera berrezarri behar da

telefonoaren memoria formateatu ondoren, OMA DRM bidez babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko. Lizentziak

berrezarri behar izan ditzakezu, telefonoko fitxategiak hondatuz gero.

Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke, eta eduki babestua SIM hori telefonoan sartzen bada soilik ikusi

ahal izango da.

124 Produktu- eta segurtasun-informazioa