Inguru eragilea
Telefono honek irrati-frekuentziekiko esposizio-arauak betetzen ditu, baldin eta modu egokian erabiltzen bada edo
belarritik honako gutxieneko tartea mantentzen bada: 1,5 zentimetrotara (5/8 hazbete). Soinean eraman ditzakezun zorro
babesle, gerriko poltsatxo edo euskarriek ez lukete metalik izan behar eta telefonoa gorputzetik aurrez aipatutako
distantziara eraman beharko zenuke.
Datu-fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, kalitate oneko sare konexioa beharrezkoa da. Datu-fitxategiak edo mezuak
beranduago bidaliko dira horrelako konexioren bat eskuragarri egon arte. Jarraitu tarteari buruzko argibideak transmisioa
amaitu arte.
Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira. Telefonoak material metalikoak erakar ditzake. Ez itzazu jarri kreditu txartelak
edo beste biltegiratzeko modu magnetikorik gailuarengandik hurbil; bestela, gordetzen duen informazioa ezabatu daiteke.