Nokia C6 01 - Exchange ActiveSync aplikazioari buruz

background image

Exchange ActiveSync aplikazioari buruz

Hautatu >

Posta

eta

Postontzi berria

>

Exchange ActiveSync

.

Laneko posta, kontaktuak eta egutegia eskura izan nahi dituzu beti, bai

ordenagailuan, bai telefonoan ere? Eduki garrantzitsu guztia sinkroniza dezakezu

telefonoaren eta Mail for Exchange zerbitzariaren artean.

Mail for Exchange instalatu ahal izateko zure konpainiak Microsoft Exchange

zerbitzari bat erabili behar du. Horrez gain, zure enpresako informatika-teknikariak

Microsoft Exchange ActiveSync aktibatu behar du zure kontuan.

Gailua Microsoft Exchange ActiveSync protokoloarekin gaitutako zerbitzariekin

komunika daiteke. Gailu hau emateak ez dizu ematen, eta ez duzu jasotzen,

Microsoft-en jabetza intelektualeko inolako eskubiderik gailua erabiliz atzitzen den

software zerbitzariari edo gailuaren zerbitzariari dagokionean edo Microsoft

Exchange ActiveSync gailu honetatik kanpo erabiltzeko.

Mail for Exchange instalatu aurretik, ziurtatu ondorengoak badituzula:

Enpresako helbide elektronikoa

Exchange zerbitzariaren izena (galdetu enpresako informatika-teknikariei)

Sareko domeinu-izena (galdetu enpresako informatika-teknikariei)

Laneko sareko pasahitza

Exchange zerbitzariaren konfigurazioaren arabera, beharbada informazio gehigarria

sartu beharko duzu. Datu egokiak ez badakizkizu, jarri enpresako informatika-

-departamentuarekin harremanetan.

Mail for Exchange zerbitzuarekin telefonoaren blokeo-kodearen erabilera

derrigorrezkoa izan daiteke.

Automatikoki sinkronizatzen da Mail for Exchange kontua konfiguratzean

zehaztutako maiztasunarekin. Kontua konfiguratzean zehaztutako datuak bakarrik

sinkronizatuko dira. Eduki gehigarria sinkronizatzeko, aldatu Mail for Exchange

zerbitzuaren ezarpenak.