Telefonoa lineaz kanpo erabiltzea
Deirik jaso nahi ez duzun lekuetan, egutegira, kontaktuen zerrendara eta lineaz
kanpoko jokoetara sar zaitezke, lineaz kanpoko profila aktibatzen baduzu. Itzali
telefonoa haririk gabeko telefonoak erabiltzea debekatuta baldin badago edo
interferentziarik edo arriskurik sor baliteke.
Eduki sakatuta pizteko tekla
eta hautatu
Lineaz kanpo
.
Lineaz kanpoko profila aktibatuta dagoenean, sare mugikorrerako konexioa itxita
dago. Telefonoaren eta sare mugikorraren arteko irrati-frekuentzia seinale guztiak
28
Oinarrizko erabilera
saihesten dira. Mezu bat bidaltzen saiatzen bazara, Irteerako erretiluan geratuko da
eta beste profil bat aktibatzerakoan soilik bidaliko da.
Telefonoa SIM txartelik gabe ere erabil dezakezu. Itzali telefonoa eta kendu SIM
txartela. Gailua berriro piztean, lineaz kanpoko profila egongo da aktibatuta.
Garrantzitsua: Konexiorik gabeko profilean ezin da deirik egin edo jaso, ezta
haririk gabeko sare estaldura eskatzen duten beste funtzio batzuk erabili. Telefonoan
programatutako larrialdi-zenbaki ofizialera deitu ahal izango duzu. Deiak egiteko,
lehenik, aldatu beste profil batera.
Lineaz kanpoko profila aktibaturik dagoenean ere, Wi-Fi sare batera konekta zaitezke,
eta, esaterako, posta elektronikoa irakurri edo Internet arakatu. Bluetootha ere
erabili daiteke.
Gogoan izan segurtasun-neurri aplikagarri guztiak betetzea.