Erabili teklatu birtuala
Teklatu birtuala aktibatzeko, hautatu idazketa-eremu bat. Teklatu birtuala bi
modutan, modu horizontalean eta modu bertikalean, erabil dezakezu.
Baliteke teklatu birtuala modu bertikalean idazketa hizkuntza guztietan eskuragarri
ez egotea.
1 Teklatu birtuala
2 Ixteko tekla: itxi teklatu birtuala.
3 Maiuskula eta Blok Maius teklak: minuskuletan idazterakoan maiuskula bat
idazteko edo alderantziz, hautatu tekla karakterea idatzi aurretik. Blok Maius
modua aktibatzeko, hautatu tekla bi aldiz.
Oinarrizko erabilera 23
4 Karaktere-tartea: hautatu nahi duzun karaktere-tartea, hala nola, zenbakiak edo
karaktere bereziak.
5 Gezi-teklak: mugitu kurtsorea ezkerrera edo eskuinera.
6 Zuriune-barra: sartu zuriune bat.
7 Idazketa-menua: aktibatu testu iragarlea edo hautatu idazteko hizkuntza.
8 Enter tekla: mugitu kurtsorea hurrengo lerrora edo hurrengo idazketa-eremura.
Funtzio gehigarriak uneko testuinguruan oinarritzen dira. Adibidez, web
nabigatzailearen web helbidearen eremuan, Joan ikono gisa jarduten du.
9 Atzera-tekla: ezabatu karaktere bat.
Aldatu teklatu birtualetik teklatura, eta alderantziz, modu bertikalean
Aukeratu >
Teklatu alfanumerikoa
edo
QWERTY teklatua
.
Gehitu azentua karaktere bati
Eduki sakatuta karakterea.