Nokia C6 01 - Sinkronizatu musika gailuaren eta PCaren artean

background image

Sinkronizatu musika gailuaren eta PCaren artean
PCan duzun musika telefonoan entzun nahiko zenuke? Nokia Suite aplikazioa da

telefonoan musika kopiatzeko modurik bizkorrena, eta musika-bildumak kudeatzeko

eta sinkronizatzeko erabil dezakezu.

1 Konektatu telefonoa ordenagailu bateragarri batera USB datu-kable bateragarri

batekin. Ziurtatu telefonoan memoria-txartel bateragarri bat sartuta duzula.

2 Telefonoan, pasa hatza jakinarazpen-eremutik behera eta hautatu

USB

>

Nokia

Suite

.

3 Ordenagailuan, ireki Nokia Suite. Ziurtatu Nokia Suite aplikazioaren azken

bertsioa duzula.

4 Arrastatu eta jaregin musika telefonoan. Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi

Nokia Suite zerbitzuaren laguntza.

5 Musika-jogailua atalean, hautatu

>

Musika-liburutegia

>

Eguneratu

.

Deskargatu Nokia Suite-ren azken bertsioa www.nokia.com/support helbidean.

Hainbat musika-fitxategi eskubide digitalen kudeaketaren bidez (DRM) babestuta

egon daitezke eta ezin dira gailu batean baino gehiagotan erreproduzitu.