Bilatu kokapenak
Mapak aplikazioarekin kokapen eta negozio zehatzak aurkitu ahal izango dituzu.
Hautatu >
Mapak
eta .
1 Sartu bilaketa-hitzak, hala nola, kale-helbidea edo lekuaren izena.
2 Hautatu proposatutako emaitzen zerrendako elementu bat.
Kokapena mapan bistaratzen da.
90
Mapak
Itzuli proposatutako emaitzen zerrendara
Hautatu .
Aholkua: Bilaketaren pantailan, zerrendatik aurretik erabilitako bilaketa hitzak hauta
ditzakezu.
Bilatu zure inguruan dauden mota desberdinetako tokiak
Hautatu eta kategoria bat, hala nola, garraiobideak, hotelak edo erosketak.
Aholkua: Bilatu duzun kokaleku baten xehetasunen orria erabil dezakezu toki
horretara erraz nabigatzeko, kontaktu-informazioa ikusteko edo kokalekua
gordetzeko eta partekatzeko. Hautatu tokia, mapan ager dadin. Xehetasunen orria
ikusteko, hautatu pantailaren goialdean dagoen informazio-eremua.
Ez bada bilaketa-emaitzarik aurkitzen, ziurtatu bilaketa-hitzak behar bezala idatzi
dituzula. Interneteko konexioaren arazoek ere eragina izan dezakete linean bilaketak
egiterakoan.
Bilatutako eremuaren mapak telefonoan gordeta badituzu, datu-transferentzien
kostuak saihesteko, Interneteko konexio aktiborik gabe ere lor ditzakezu bilaketa-
-emaitzak, baina baliteke emaitzak mugatuak izatea.