Aurkitu bidea Garraio publikoa erabilita
Bidaiak programatzea zaila izan daiteke tranbiak, trenak eta autobusak erabilita; utzi
zure telefonoari plana egiten!
1 Hautatu >
Garraio publikoa
.
2 Hautatu
Bidaia-antolatzailea
.
3 Ez baduzu bidaia hasi nahi oraintxe zauden tokitik, idatzi hasiera-puntua
Nondik
koadroan eta hautatu aurkitutako emaitzetako bat.
4 Idatzi helmuga
Nori
koadroan eta hautatu emaitzetako bat.
5 Lehenagoko edo geroagoko bidaiak ikusteko, arrastatu pantaila ezkerrera edo
eskuinera. Eduki hatza tokian bidaiak kalkulatu bitartean.
6 Bidaiak xehetasunez ikusteko, hautatu bidaia.
Aholkua: Bidaiaren xehetasunen ikuspegian, hurrengo edo aurreko bidaia ikusteko,
pasa hatza ezkerrera edo eskuinera.
Aholkua: Autobus-geltokira joateko laguntza behar? Mapetan geltokia ikusteko,
bidaiaren xehetasunen ikuspegian, hautatu bidaiaren ibiltze-sekzioa.
Behar dituzun mapa-datuak ez badaude telefonoan biltegiratuta eta Interneterako
datu-konexio aktiboa baduzu, eremu horren mapa deskargatuko da automatikoki.
Geroago ateratzeko asmoa duzu? Bidaia zein ordutan hasiko den edo zein ordutan
iritsi nahi zaren ezar dezakezu.
88
Mapak
Aldatu bidaiaren ordua
Hautatu eta, ondoren,
Irten
edo
Iritsi
.
Garraio publikoen jarraibideak erabilgarri daude munduko hainbat lurraldeetan.
Eremu batzuetan ez daude ordutegiak erabilgarri, eta bidaia-planak gutxi
gorabeherakoak baino ez dira. Eremu horietan ezingo duzu lehenagoko edo
geroagoko bidaiarik ikusi, ezta bidaiaren ordua aldatu ere.
Garraio publikoa zerbitzua doakoa da.
Zerbitzuak erabiltzeak edo edukiak deskargatzeak datu askoren transferentzia ekar
dezake eta, horren ondorioz, datu-trafikoko kostuak egon litezke.