Memoria-txartela sartzea edo kentzea
Erabili Nokiak telefono honekin erabiltzeko onartu dituen microSD eta microSDHC
txartel bateragarriak bakarrik. Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta
telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
Definizio handiko bideoak graba ditzakezu telefonoarekin. Bideoa memoria-
-txartelean grabatzen ari bazara, erabili fabrikatzaile ezagunen kalitate handiko
microSD txartelak, funtzionamendua ahalik eta onena izan dadin. MicroSD 4 txartelak
(32Mbit/s (4MB/s)) edo handiagoak erabiltzea gomendatzen da.
Ez jarri eranskailurik memoria-txartelean.
Sartu memoria txartel bat
Memoria-txartela oraindik sartuta ez badago:
1 Atzeko estalkia kendu.
2 Ziurtatu memoria-txartelaren kontaktuak behera begira daudela.
Bultzatu txartela barrurantz klik bat entzuten duzun arte.
Lehen urratsak
11
3 Jarri atzeko estalkia.
Memoria txartela kendu
1 Bultzatu txartela barrurantz klik bat entzuten duzun arte.
2 Atera txartela.