Bluetooth-ari buruz
Hautatu >
Ezarpenak
>
Konektagarritasuna
>
Bluetootha
.
Bluetootha erabil dezakezu gailu bateragarrietara hari gabe konektatzeko, adibidez,
beste telefono mugikor batzuetara, ordenagailuetara, entzungailuetara eta autoko
kitetara.
Konexio hori telefonoko elementuak bidaltzeko ere erabil dezakezu, baita PC
bateragarrietatik fitxategiak kopiatzeko eta inprimagailu bateragarriekin fitxategiak
inprimatzeko ere.
Bluetooth hari gabeko konexioa irrati-uhinen bidez egiten denez, konektatutako
gailuek ez dute elkarri begira egon beharrik. Halere, gehienez elkarrengandik 10
metrora (33 oin) egon behar dute, baina interferentziak jasan ditzakete tarteko
hormak edo tresna elektronikoak direla eta.
Telefonoa blokeatuta dagoenean, baimendutako gailuetarako konexioak soilik ezar
daitezke.
Aholkua: Bluetooth konexioa ere kudea daiteke egoera-menuan. Egoera-menua
irekitzeko, irristatu hatza jakinarazpen-eremuan behera eta, ondoren, hautatu
Bluetootha
. Bluetootha bistaratzen ez bada, hautatu .
Konexioak 107
Aholkua: Hasierako pantailan Bluetooth widgeta gehi dezakezu. Bluetootha bizkor
aktibatzeko eta desaktibatzeko, hautatu widgeta.
Telefonoa ezkutuko moduan erabiliz, software kaltegarria saihesteko aukera gehiago
daude. Ez onartu Bluetooth konexioaren eskariak iturri fidagarrietatik ez badatoz.
Erabiltzen ari ez zarenean, Bluetooth funtzioa desaktiba dezakezu.