Argazkien eta bideoen kokalekuaren informazioa gordetzea
Argazki jakin bat egin zenuenean edo bideo bat grabatu zenuenean non zeuden jakin
nahi baduzu, telefonoa ezar dezakezu kokalekua automatikoki gogora dezan.
Sakatu kamera tekla.
Kokapenari buruzko informazioa argazki edo bideo batean erants daiteke, kokapena
GPS edo sare-metodo bat erabiliz zehatz badaiteke. Kokapen-informazioa duen
argazki edo bideo bat partekatzen baduzu, argazki edo bideo horiek ikusten
dituztenek ere ikusgai izango dute kokapen-informazioa. Kokapena zehazteko
funtzioa desaktiba dezakezu kameraren ezarpenetan.
Aktibatu kokalekua erregistratzea
Hautatu
> >
Gorde kokal. informazioa
>
Bai
.
Baliteke zenbait minutu behar izatea kokapenaren koordenatuak lortzeko.
GPS seinaleen erabilgarritasuna eta kalitatea zenbait faktorek zehazten dute, hala
nola, zure kokapenak, sateliteen kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek,
eguraldiaren egoerak eta Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen
doikuntzek. Baliteke GPS seinaleak erabilgarri ez egotea eraikinen barruan edo
lurpean.
Ez erabili GPSa kokapen zehatza neurtzeko eta inoiz ez oinarritu GPS eta mugikorren
sareek kokapenari buruz eskainitako informazioan soilik.
Kokalekuaren informazioaren adierazleak:
— Kokalekuaren informazioa ez dago erabilgarri. Baliteke kokalekuaren
informazioa argazki eta bideoetan gorde ez izana.
— Kokalekuaren informazioa erabilgarri dago. Kokalekuaren informazioa argazki
eta bideoetan gordetzen da.